Lehenengo goierritarrak Unai Hernandez urretxuarra eta Naroa Sagarna ormaiztegiarra izan dira.
Beasaingo plazapetik, 12:00etan puntuan zirela abiatu dira San Silbestre lasterketako 323 korrikalariak. Laranja kolorea izan da nagusi gaurko proban, BKL saskibaloi taldeko kide ugarik hartu baitute parte, 50. urteurrena gogoan dutela.
Borroka estua izan da lehenengo postuetan eta azkenean irabazlea, El Hassan Oubadi izan da azkarrena. Bigarren postuan, Hicham Sigueni eta hirugarrenean, Mike Sang sartu dira. Gizonezkoetan lehenengo goierritarra, Unai Hernandez urretxuarra iritsi da 26. postuan. Lehenengo beasaindarra, Aitor Etxebeste izan da, 29. postuan.
Emakumezkoetan, Kautar Boulaid marokoarra izan da garaile, Weynsbet Weldetsadiki eta Elena Loyori aurrea hartuta. Lehenengo goierritarra, Naroa Sagarna ormaiztegiarra sartu da seigarren lekuan; lehenengo beasaindarra, Irati Zubizarreta izan da, zazpigarren postua lortuta.
[flicker_set id=”72157678437262096″]