Amaia Erbinaren laguntzarekin hasi dute urtea Ordizia Orkliko neskek
Euskal Ligan lehiatuko dira denboraldi honetan, hilaren 14tik aurrera
Urtea gogoz hasteko, Orkli Ordizia nesken errugbi taldeak entrenamendu berezia egin du arratsaldean Altamiran 17:00etan hasita. Amaia Erbinaren laguntza izan dute jokalariek. Espainiako selekzioarekin Rioko Joko olinpikoetan jokatu zuen ordiziarrak bere esperientzia eta ezagutza konpartitu ditu Orkli Ordiziako neskekin.












