Aldiriko kiroldegiko harmailetan 340 ikusle gehiago sartuko dira
Urretxuko Udalak larrialdietarako eskailera berri bat egin du Aldiri kiroldegiaren kanpoaldean. Goierri elkartearen parean, hain zuzen ere. Helburua harmailetako eserleku guztiak erabili ahal izatea da. Izan ere, gaur egungo segurtasun
Urretxuko Udalak larrialdietarako eskailera berri bat egin du Aldiri kiroldegiaren kanpoaldean. Goierri elkartearen parean, hain zuzen ere. Helburua harmailetako eserleku guztiak erabili ahal izatea da. Izan ere, gaur egungo segurtasun neurrien arabera, ezin ziren kiroldegiko harmailetako eserleku guztiak erabili.
Hasieran Aldirik 1.267 lagunentzako edukiera zuen, baina egungo segurtasun arauek 924 lagunentzat mugatu zuten: 660 lagun kantxan eta 264 harmailetan. Hori dela eta, ekitaldi berezietan Aldiri kiroldegia txiki gelditzen zen. Arazo hau konpontzeko, Urretxuko udalak larrialdietarako eskailera bat egitea erabaki du. Eskailera honek 120 zentimetroko zabalera du eta larrialdietan bakarrik erabiliko da.
Eskailera honi esker, Aldiri kiroldegiaren edukierak gora egin du: egun, 1.164koa da. Orain arte bezala, kantxan 660 lagun elkartu daitezke. Harmailetan, berriz, 504 lagun elkartu daitezke: 425 eserita eta 79 zutik. Eskaileraren kostua 8.603 eurokoa izan da, BEZ barne.