Larunbatean hasiko da Mingainluze lehiaketa
Larunbat honetan hasiko da Urretxu eta Zumarragako udalek eta bertso eskolak antolatzen duten Mingainluze lehiaketa. Aurten, 5. eta 6. mailako 132 gaztetxo izango dira hitzarekin jolas egingo dutenak. Kanporaketak larunbat
Larunbat honetan hasiko da Urretxu eta Zumarragako udalek eta bertso eskolak antolatzen duten Mingainluze lehiaketa. Aurten, 5. eta 6. mailako 132 gaztetxo izango dira hitzarekin jolas egingo dutenak. Kanporaketak larunbat eta igande honetan izango dira, finalerdiak datorren asteburuan eta finala hilaren 29an. Saio guztiak Urretxuko Labeaga aretoan jokatuko dira, 17:00etan.