Tipi-Tapan atera dira gaur 30 bat legazpiar, udalak egitasmoari bultzada eman nahi dio
![IMG_3866](http://goierri.hitza.eus/site/files/2017/01/IMG_3866.jpg)
30 bat lagun –adinekoak eta Garagunekoak– elkartu dira Legazpiko Euskal Herria plazan elkarrekin paseatzeko. Tipi-Tapa egitasmoari bultzada eman nahi dio Legazpiko Udalak. Gidari lanetan Nagusilan, Buztintegi, Bikuña kiroldegiko eta Gueskeko lagunak aritzen dira. Pilar Etxeberria legazpiarrak ostegunero joateko ohitura dauka, «ibili behar naizela esan didate eta bakarrik ez zait gustatzen. Taldean pasieran ibili ahal izatea bentaja da niretzat bestela ez naizelako ibiltzera ateratzen». Udaletik deialdia egin nahi diete adineko legazpiarrei ostegunero egiten diren irteeratan parte hartzera. Hiru ibilbide daude, guztiak ongi adierazita: Azpikoetxe (1,3 kilometro), Motxorro (3,6 kilometro) eta Mirandaola (4,6 kilometro).