Astelehenean irekiko dute Zegama-Aizkorri mendi maratoian izena emateko epea
Gaur goizean 2017ko Zegama-Aizkorri mendi maratoia aurkeztu dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan. Maratoian izena emateko epea astelehenean irekiko dutela jakinarazi dute. Otsailaren 3a arte egongo da zabalik, kirolprobak.com webgunean. Otsaileko azken ostiralean, 18:00etan, dortsalen zozketa egingo dute Zegamako udaletxean. Maratoian 500 lagunek parte hartuko dute eta 225 dortsal zozkatuko dituzte.
Maratoia maiatzaren 28an egingo dute. Egun berean, junior mailak lasterketa egingo dute. Kilometro bertikala, berriz, maiatzaren 26an izango da: 16:00etan. Aipatzekoa da aurten kilometro bertikala ere Munduko Kopako proba izango dela.
Gaurko aurkezpenean, Iñaki Iturriotz Aldundiko Kirol zerbitzuko zuzendariak, Joseba Izagirre Zegamako alkateak eta Ainhoa Txurruka Zegama-Aizkorri mendi maratoiko zuzendariak parte hartu dute.