Bihar hasiko da pala motzeko eta larruzko paleta txapelketak
Asteburu honetan pala motzean eta larruzko paleta txapelketak hasiko dira. Euskal Herriko Ligan parte hartuko du Oianguk, talde ordiziarrak, pala motzean. Lau bikote ariko dira lehian: Xabier Ibarguren eta Azeari Andonegi, Beñat Ibarguren eta Imanol Olaran, Garikoitz Arrieta eta Zuhaitz Letamendia, eta Aitor Luzuriaga eta Jose Manuel Garrido.
Gipuzkoako Udaberri txapelketan, paleta larruz ariko dira, aldiz, ondorengo bikoteak: Goren Oiarbide eta Mikel Arantzegi, Ibon Zurutuza eta Josetxo Erize, Unai Alberdi eta Iñigo Urbizu, eta Aitor Otegi eta Gorka Berasategi.
Lehen jardunaldian, etxeko partida guztiak larunbat arratsaldean jokatuko dituzte pilotari goierritarrek. Ondorengoa izango da partida zerrenda, 16:30etan hasita, Ordiziako Beti Alai pilotalekuan:
Alberdi-Urbizu / EPLE (Errenteria) Udaberri txapelketa, paleta larruz.
Otegi-Berasategi / Euskal Jolas (Deba) Udaberri txapelketa, paleta larruz.
Arantzegi-Oianbide / Zurutuza-Erize Udaberri txapelketa, paleta larruz.
Luzuriaga-Garrido / Tenis (Iruñea) EH Liga, pala motzez.