Goierri Gorri Euskal Selekzioaren aurka
Asteartean, 19:00etan, Lazkaon eta Seguran jokatuko dituzte partidak, Euskal Ligako eta jubenil mailako Goierriko neskek.
Datorren asteartean, hilaren 24an, 19:00etan, Lazkaon eta Seguran, partida bereziak jokatuko dira, nesken futbola bultzatzeko helburuarekin.
Batetik, Euskal Liga mailako Goierri Gorriko taldeak 18 urtez azpiko Euskal Selekzioaren aurka neurtuko ditu indarrak, Lazkaoko Harizti Handi futbol zelaian.
Bestetik, jubenil mailako Goierri Gorrikoak, 16 urtez azpiko Euskal Selekzioaren aurka ariko dira, Segurako Aluztiza futbol zelaian.













