Gaztagintzari buruzko tailerra, bihar Segurako Ondarre gaztandegian
Bihar (igandea) eta hilaren 29an gaztagintzari buruzko tailerra emango dute Segurako Ondarre gaztandegian. 11:00etan hasiko da eta bi orduko iraupena izango du. Helduek 9 euro ordaindu behar dute eta 4-12 urteko haurrek 4 euro. Aurrez izena eman behar da. Horretarako, 943 802 187 zenbakira deitu behar da edo anduetza@gipuzkoamendimendi.net helbidera idatzi.