Urola eskubaloi taldearen Sagardo Festa ospatzen ari dira Ederrenan
Atzotik Urola eskubaloi taldearen bigarren Sagardo Festa ospatzen ari dira Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Zortzi sagardo ezberdin eta Kalitatea labela duten produktuak dastatzeko aukera dago. Gainera, mus txapelketa antolatu dute eta
Atzotik Urola eskubaloi taldearen bigarren Sagardo Festa ospatzen ari dira Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Zortzi sagardo ezberdin eta Kalitatea labela duten produktuak dastatzeko aukera dago. Gainera, mus txapelketa antolatu dute eta munduko eskubaloi txapelketako partidak ikusteko aukera egongo da.
Gaur 12:00etan ireki dute frontoia. 19:30ean poteoa egongo da eta 21:00etan herri afaria. Horretaz gain, mus txapelketa antolatu dute. Parte hartu nahi dutenek 15:30ean jo behar dute pilotalekura, izena ematera. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu behar du. Txapelketa 16:00etan hasiko da. Sariei dagokienez, irabazleek izen-ematearen bidez jasotako diruaren %50, bi garaikur eta bi txapel eramango dituzte, bigarrenek diruaren %30 eta garaikurrak, hirugarrenek diruaren %20 eta garaikurrak eta laugarrenek hiru botila sagardo.
Edateko, jateko eta musean jokatzeko aukeraz gain, eskubaloi partidak jokatzeko aukera ere egongo da, noski. Egunotan munduko txapelketa jokatzen ari dira Frantzian, gainera. Munduko txapelketako partidez gain, Urolaren taldeek jokatutako partidak emango dituzte pantaila erraldoian.