Ampok Quesos Entrepinares izango du aurkari igandean
Ohiko ordutegiak aldaketa du igandean jokatuko den partidurako. Ampo Ordizia eta VRAC Quesos Entrepinares izango dira aurrez aurre Altamiran, 13:00etan. Gaztelako taldea 54 punturekin etorriko da, sailkapenean bigarren tokian delarik. Erronka zaila izango da beraz Amporentzat, txapelketa guztiak lehiatzeko ahalmena baitu VRACek, nazioartean dabiltzan jokalari eta guzti.