Zeropeko tenperaturak izan dira egun hauetan ere, -4,4º artekoak hartu dituzte Aitzuko neurgailuan
Pasa den asteko fronte hotzaren ondoren, giroak epeltze aldera egingo zuela bazirudien ere, hotza gainetik kendu ezinda jarraitzen dugu Goierrin. Azken bi gauak ere, bereziki hotzak izan dira; herenegun gauean, -4,4º neurtu zituzten Aitzuko meteorologia neurgailuan; bart berriz, -4,1ºkoak.
Gaur goizean Ordizia, Arama eta Itsasondo artean ateratako argazkiak: