Pirritx eta Porrotxen Irribanda ikuskizuna, herritarren partehartzearekin
Saio berezia egin dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek gaur, Urretxun. Bertako ikastolaren 50. urteurrena dela eta, Irriband ikuskizuna prestatu dute, ikastolako kideen eta herriko musikarien parte-hartzearekin. Pailazoek beraien kantarik
Saio berezia egin dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek gaur, Urretxun. Bertako ikastolaren 50. urteurrena dela eta, Irriband ikuskizuna prestatu dute, ikastolako kideen eta herriko musikarien parte-hartzearekin. Pailazoek beraien kantarik ezagunenak abestu dituzte, baina musika, ahots eta dantzez jantzita. Ederrena pilotalekua goraino bete da bi saioetan.
Pailazoekin batera, Urretxu eta Zumarragako hainbat taldek parte hartu dute ikuskizun berezi horretan. Han izan dira Urretxuko Iparragirre Balerdi musika tailerra, Zumarragako musika banda eta ikastolako haur, guraso eta irakasleen abesbatza, baina baita ere, gonbidatu berezi moduan, aurten 50 urte betetzen dituzten Antxiñako Ama txistulari taldea eta Irrintzi dantza taldea ere.