Ana Usabiaga pistako Munduko Kopan izango da
Ana Usabiaga txirrindulari ordiziarrak Munduko Kopa jokatuko du. Salvador Meliá Espainiako selekzioko hautatzaileak atzo jakinarazi zuen Munduko Koparako deitutako txirrindularien zerrenda, eta tartean da Ordiziakoa. Munduko Kopak bi hitzordu baditu ere, Usabiagak Calín (Colombia) jokatuko den proban parte hartuko du, otsailaren 17tik 19ra.