Aralarko pisten kontrako pankarta berriz kendu izana salatu dute
Zaldibian, Herriak-herri, mendia-mendi, Aralarren pistarik ez! lema zeraman pankarta berriz ere kendu egin dutela salatu dute Aralar Bizirik plataformak eta hainbat herritarrek. Zaldibiako abeltzainen jaiaren bezperan eta «beste behin gauez» kendu dutela diote. Iturri horien arabera, ez da kartela kentzen duten aurreneko aldia. Horren aurrean, «adierazpen askatasuna» eskatu dute.
Bestalde,?Aralar Bizirik eta Landarlan taldeek deituta, batzar informatiboak egiten ari dira herriz herri. Gaur Alegian (19:00etan) eta bihar Legorretan (19:00etan, udaletxean) izango dira.