Mikel Balentziagari laudorioak ‘Gara’ egunkarian
Joseba Vivanco kazetariak Mikel Balentziaga futbol jokalari zumarragarrari buruzko erreportajea idatzi du gaurko Gara egunkarian. ‘El expreso del Urola’ izenburua duen erreportajean azkeneko partidan egindako erruleta batek San Mames Barriako
Joseba Vivanco kazetariak Mikel Balentziaga futbol jokalari zumarragarrari buruzko erreportajea idatzi du gaurko Gara egunkarian. ‘El expreso del Urola’ izenburua duen erreportajean azkeneko partidan egindako erruleta batek San Mames Barriako ikusleen miresmena piztu zuela eta gogor borrokatu ondoren bere postuaren jaun eta jabe egin dela gogoratu du. Baita azken hilabeteetan Ernesto Valverde entrenatzailearen laudorioak jaso dituela ere. Vivancok igandean Balentziagak taldea piztu zuela dio. Baita zumarragarrak egindako erruletaren ondoren entzun zen “ooooh”-a Aste Nagusiko su artifizialetan entzuten denaren parekoa izan zela. Larunbatean Messi aurkituko du aurrez aurre. “Urolatik irten zen jokalaria espreso baten pare helduko da”, amaitu du kazetari bizkaitarrak.
Erreportajea irakurtzeko, sakatu hemen.