Ainhoa Jauregi aktore urretxuarra, ostiralean Zelai Arizti aretoan
Ostiral honetan Urretxu eta Zumarragako antzerki denboraldia hasiko da, Malmö antzezlanarekin. Lan honetan Ainhoa Jauregi aktore urretxuarrak parte hartzen du. Funtzioa 22:30ean hasiko da, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Jauregik kazetaritza
Ostiral honetan Urretxu eta Zumarragako antzerki denboraldia hasiko da, Malmö antzezlanarekin. Lan honetan Ainhoa Jauregi aktore urretxuarrak parte hartzen du. Funtzioa 22:30ean hasiko da, Zumarragako Zelai Arizti aretoan.
Jauregik kazetaritza ikasi zuen, baina antzerkia nahiago du. «Antzerkia beti gustatu izan zait. Ez nuela kazetaritzan lan egin nahi konturatu bezain laister, antzerkia ikasteari ekin nion».
Goenkale telesailaren hiru denboralditan, jazarpenari buruzko Zigortzaileak pelikulan eta Antzerkiola Imaginarioa konpainiaren hainbat antzezlanetan parte hartu zuen.
Interpretazioa irakaskuntzarekin uztartu du beti eta, badaezpada ere, irakasle-ikasketak egin zituen. Egun Sestaoko ikastetxe batean eskolak ematen ditu.
Bolada batean antzerki mundutik aparte egon da, baina gogoz ekin dio berriro aktore lanari. «Bi lanbideak uztartu ditzakedala ikusi dut eta oso pozik nago. Gogotsu».
Malmö antzezlanak bi protagonista ditu: Claudia (Jauregi) eta Saga (Maria Urtzelai). Duela bost urte ezagutu zuten elkar eta beraien bizitzako hiru urte zo-roenak elkarrekin igaro zituzten. Beraien adiskidetasuna hautsiezina zela zirudien, baina zerbaitek hautsi egin zuen. Sagak Claudia bisitatuko du, maleta gorrotoz gainezka duela.
Gonbitea
Urretxuarrak bere herrikideak ostiralean Zelai Ariztira joatera gonbidatu ditu. «Antzezlanak erritmoa du eta entretenigarria da. Thriller bat da, antzoki ba-tean. Gainera, oso modu berezian eginda dago: pantaila eta eszenatokia uztartzen ditu».
Jauregik apur bat urduri da-goela onartu du. «Urretxu eta Zumarragatik deitu izanak asko poztu ninduen, urtebete baikeneraman deiaren zain. Oso pozik nago, baina urduritasun puntu bat nabari dut. Senitartekoek Bergaran ikusi zuten antzezlana, baina lagunek lehenengoz ikusiko dute».
Sarrerak 10 euroan jarriko dituzte salgai, baina Gazte Txartela aurkezten dutenek 7 euro bakarrik ordaindu beharko dute. Bestalde, 30 urtetik beherakoek 5 euro bakarrik ordainduko dute, sarrera antzerki saioa hasi aurreko ordu erdian erosten badute. 22:00etatik 22:30era bitartean, alegia.