Imanol Lasa diputatua, atzoko agerraldian.
Aralarko pisten proiektua aurrera eraman nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta horretarako, 2 milioi euro bideratuko dituela agindu du. Hala jakin arazi zuen atzo Imanol Lasa foru aldundiko bozeramaileak, Gobernu Kontseiluak egindako bileraren ondoren.
Proiektuak aldeko eta kontrako iritziak izan ditu, eta eztabaida handia piztu da gaiaren inguruan. Enirio-Aralar mankomunitatea, artzain eta ganaduzaleak eta nekazal sindikatuak alde agertu dira; Landarlan eta Aralar Bizirik natur taldeak eta Aranzadi zientzia elkartea berriz, kritiko agertu dira onartutako proiektuarekin. Lasak, Arantzadi elkarteko eta nekazal sindikatuetako ordezkariekin biltzeko asmoa agertu du.
Enirio-Aralar mankomunitatea osatzen duten hamabost herrietatik hamar pisten proiektuaren alde agertu direla nabarmendu du Lasak, eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako ordezkarien gehiengoa ere bat datorrela egitasmoarekin. Aralar natur parkea artzainek eta abeltzainek egindako lanari esker mantendu dela azaldu du, eta etorkizun “duin” bat izateko aukera bermatu behar zaiela.