Kopako bidaia Amporen zaleentzat Bartzelonara, larunbatean
Ampo Ordiziak Kopako finalerdia jokatuko du igandean Sant Boi hirian. Jokalariei babesa emateko, klubak zaleentzat bidaia antolatu du. Irteera larunbatean 10:00etan izango da Zuhaizti ondotik. Prezioa 90 eurokoa da pertsona bakoitzeko. Salneurri horretan ordaintzen dira autobus garraioa (joan-etorria), hotelean gaua gosariarekin eta Sant Boiko zelaira garraioa. Partidua igandean 12:00etan hasiko da.
Txartela erosi nahi duenak klubeko kontu batean (Laboral Kutxan, Kutxabanken edo Sabadellen) egin behar du diru-sarrera kontzeptua zehaztuz (Bartzelonara bidaia). Ondoren, korreo elektronikoa bidali behar da info@ordiziarugby.eus bidaiatu behar duen edo dutenen izenak eta telefonoekin.