Oiaun parkeko skate pista, zabalik
Zumarragako Udalak skate pista bat egin du Oiaun parkean (Eitzako mendatea jaisten, eskuinetara). Skate parke hori zabalik dago jada. Udalak eta aldundiak inaugurazio ekitaldia antolatu behar dute eta txapelketa bat
Zumarragako Udalak skate pista bat egin du Oiaun parkean (Eitzako mendatea jaisten, eskuinetara). Skate parke hori zabalik dago jada. Udalak eta aldundiak inaugurazio ekitaldia antolatu behar dute eta txapelketa bat ere egongo da. Txapelketa hori martxoaren 4an egingo dute. Obraren aurrekontua 50.000 eurokoa izan da eta dirua aldundiak ipini du.