Zumarragako Udalak herri bideen inbentarioa egin du
Zumarragako Udalak herri bi-deen inbentarioa behin betiko onartu zuen, astelehen arratsaldeko osoko bilkuran. Alderdi guztiek aldeko botoa eman zuten. Aurreko inbentarioak mende bat zuen dagoeneko eta 2015eko apirilean udalak herri
Zumarragako Udalak herri bi-deen inbentarioa behin betiko onartu zuen, astelehen arratsaldeko osoko bilkuran. Alderdi guztiek aldeko botoa eman zuten.
Aurreko inbentarioak mende bat zuen dagoeneko eta 2015eko apirilean udalak herri bideen inbentario berri bat egiteko eskatu zion enpresa bati. Lana egiteko, enpresa horrek artxibo ezberdinetara eta baserritarrengana jo du, besteak beste.
Zumarragan 28 herri bide nagusi daude eta bigarren mailako 26. Bide horiek baserriak baserriekin, baserriak herrigunearekin eta herria beste herri batzuekin lotzen dituzte. Batzuk XVI. mendeko agirietan azaltzen dira.
Preso politiko sahararren aldeko mozioa
Asteleheneko osoko bilkuran preso politiko sahararren aldeko mozio bat ere aurkeztu zuten. Mozioa EH Bilduk eta Irabazik aurkeztu zuten eta PSE-EEk eta EAJk ere alde bozkatu zuten.
Mozioan Marokok Duintasunaren kanpalekuan era baketsuan parte hartu zuten 24 ekintzaile saharar atxilotu eta zigortu egin zituela gogoratzen dute. Urtarrilean Marokoko justiziak epaia berrartu du eta Zumarragako Udalak preso politiko sahararrei babesa eta elkartasuna adierazi die.
Hala, presoen aldarrikapenak bere egin ditu eta aske uztea eskatu du. Gainera, Marokok sahararren aurka egindako epaiketa politiko guztiak salatu ditu. Bestalde, Nazio Batuen Erakundeari (NBE) preso horien eta desagertutako 651 sahararren gaia aztertzeko eskatu dio. Mozioan, udalak lurralde okupatuetan ez direla giza eskubideak errespetatzen, presoen egoera kaxkarra dela eta NBEren misioak ez dituela sahararrak babesten ere salatu du.
Horretaz gain, sahararren eskubideak bermatzeko eta, autodeterminazio eskubidea oinarritzat hartuta, gatazka konpontzeko eskatu du.