Idiazabalgo abesbatzak kantuz egin du San Blas jaietako pregoia
Axariaren jaitsierarekin, atzo iluntzean hasi zituzten ofizialki Idiazabalgo San Blas jaiak. Ekitaldi berezia izan da aurtengoa, bertako abesbatza izan baita pregoiaren arduraduna. Irakurri beharrean ordea, pregoia kantuz egin dute. Ehun urte baino gehiago ba omen dira Idiazabalen elizako korua sortu zela. Egun, 22 gizon eta emakumek osatzen dute taldea, Naxario Telleriaren gidaritzapean.