Idiazabalgo haurrek playback koloretsua egin dute
Idiazabalgo San Blas jaiak gaur hasi dira ofizialki. Arratsaldean, herri eskolako haurrek playbcka egin dute. Ekitaldi koloretsu eta bizia izan da, eta musikaren doinuan, denetariko koreografiak egin dituzte, guraso, senide eta lagunen begiradapean. Dantza saioaren ondoren, txokolate beroarekin hartu dituzte indarrak. Ondoren, areto futbol txapelketako finalak jokatu dituzte, eta ordu honetan (19:30) dira axariaren jaitsiera egitekoak, jaiei hasiera emanez.