Eraikuntzako garabi bat erori da, Lazkaon
Bart ibili duen haizete bortitzak ondorioak utzi ditu. Lazkaon, Iturgaitzaga eremuko etxebizitza-eraikuntzan, obrako dorre-garabi bat bota du haizeak. Goizaldean izan da ezbeharra, 01:30a aldera. Ez du inor harrapatu. Hegoaldeko haizeak bultzatuta, irauli egin da garabia, eraikitzen ari diren beste etxebizitza batzuen gunera. Hango garabia ere jo du adar batek. Kontrapisuak zeuzkan goiko besoa, berriz, Iturrialdea kalera jausi da, eta bidearen erdian lehertu dira harri tzarrak. Zirkulazioa itxita geratu da. Goizean hasi dituzte eraikuntza enpresakoek garabia kentzeko lanak.
Idiazabalen ere, Benta Txiki ingurun, haizeak farola eta zuhaitz bana lurreratu ditu, gauean. Larrialdi zerbitzuek, EAE osoan, 80 irteera egin behar izan dituzte, bart.