Urretxuko Udala igerilekuak berritzeko proiektua prestatzen ari da
Urretxuko igerilekuak zaharkituta daude eta udala berritzeko proiektua prestatzen ari da. Otsaila amaieran aurkeztuko du aldundian. Proiektuak Kirol Azpiegituren Planak ezartzen dituen baldintzak beteko ditu, diru-laguntza eskuratu ahal izateko. Udalak
Urretxuko igerilekuak zaharkituta daude eta udala berritzeko proiektua prestatzen ari da. Otsaila amaieran aurkeztuko du aldundian. Proiektuak Kirol Azpiegituren Planak ezartzen dituen baldintzak beteko ditu, diru-laguntza eskuratu ahal izateko. Udalak aldundiaren diru-laguntza lortzen badu soilik berrituko ditu igerilekuak. Lortuko balu, obra udazkenean hasiko litzateke. Bestalde, teknikariak aurtengo udan igerilekuak ireki ahal izateko egin behar diren lanak aztertzen ari dira.