Oiduegin erretako txabola babesteko lehen lanak egin dituzte zaldibiarrek
Suak kiskalita azaldu da Gailurrerantz mendizale elkartearen Enirioko txabola. Su «nahita» eman zaiola salatu dute elkarte ugarik. Aterpea erabat suntsituta geratu da, hormak soilik zutikLarunbat goizean sute batek erabat kiskali zuen Aralarko parke ...
Suak kiskalita azaldu da Gailurrerantz mendizale elkartearen Enirioko txabola. Su «nahita» eman zaiola salatu dute elkarte ugarik. Aterpea erabat suntsituta geratu da, hormak soilik zutik
Larunbat goizean sute batek erabat kiskali zuen Aralarko parke naturalean dagoen Oiduegiko mendizale txabola, Enirion. Bi mendizalek eman zuten abisu, eta suhiltzaileak bertaratu ziren arren, guztiz suntsituta geratu da. Zaldibiako Gailurrerentz mendizale elkarteak kudeatzen du txabola, aterpe gisa. Ostiraletik larunbaterako gauean ez zegoen inor barruan.Suhiltzaileek eurek argitu zutenez, sua txabola barruko lolekuan hasi zen. Han ez zegoen txinparta bere kabuz eragin zezakeen ezer, elkartekoek jakinarazi dutenez. Sutea «nahita» eragindakoa izan dela esateko lain zantzu badaudela ikusirik, erasotzat jo dute. Ertzaintzak ikerketa hasi du. Peritu txostena osatzekotan zen atzo, baina ez zuen ondoriorik publiko egin.
Aralarko pisten eraikuntzak sortu duen sesioarekin lotu zuten gertaera elkarte batzuek. Gailurrerantz pistak egitearen aurka publikoki posizionatua zela gogorarazi dute Landarlan eta Aralar Bizirik taldeek.
Pistekin lotzea «onartezin»
Enirio-Aralarko Mankomunitateak, bere aldetik, «ekintza indar guztiekin» salatu du, eta egileari «pertsona arbuiagarria» dela esan dio. «Tristura» azaldu du.
Pisten eraikuntzaren gaiarekin eraso hori lotzea onartezina dela gehitu du, ondoren, mankomunitatearen lehendakari Jose Miguel Santamariak: «Ez dut inondik inora onartuko gertakari tamalgarri hau pisten auziarekin maltzurki nahastea».
Atzo iluntzerako Zuzendaritza Batzordearen batzarra deitu zuen, ateak itxita.
Aralarko ganaduzaleek eta EHNE eta Enba sindikatuek ere erasoa salatu dute, ohar batean.
Gailurrerantzek, bere aldetik, Oiduegi «errautsetatik altxatuko» dutela iragarri du. Igande goizean 40 bat lagun joan, eta auzolanean sutearen hondarrak garbitu eta hormak hezetasunetik babesteko estali zituzten.













