Carmina Rodrigok irabazi du egutegiaren zozketa
Urtarrileko txokoan Arriurdingo txabola agertzen da
Legazpiko Udalak argitaratutako 2017ko egutegiaren urtarrileko argazkian agertzen den tokiaren galdeketan 112 lagunek eman dute erantzun zuzena. Horien artean zozketa egin dute eta Carmina Rodrigok jaso du Legazpiko jatetxeetan erabiltzeko 50 euroko txartela. Urtarrileko txokoan Arriurdin edo Argindegiko txabolak agertzen zirela asmatu behar zen.