Pasa den asteburuan hasi zen Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketa, baina ostiralean izango dira Goierriko taldeen aurreneko saioak. Hain zuzen ere Aizkorpe eta Osinalde taldeek izango dute estreinaldia. Aizkorpeko bertsolariak ‘7 astoren gainean’ taldekoen aurka ariko dira Alegian, 20:30ean. Gabiriako Osinalde taldekoek berriz, Zarauzko Putzuzulo gaztetxean kantatuko dute, ‘Hitza ote hitza’ taldekoekin.
Gipuzkoa osoko 38 talde ari dira parte hartzen lehiaketa honetan. Horietatik 6 dira goierrikoak. Aizkorpe eta Osinalde aste honetan hasiko dira, eta beste lau taldeak datozen asteetan. Horien artean daude Ebie ai do! (Beasain, Ordizia, Zaldibia eta Legorreta), Bertso Olariak (Legazpi), eta Urretxu-Zumarragako Potoshop eta Si Mimimi Sol taldeak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.