Gabiriako Erbie elkarteak sagarrondoei buruzko oinarrizko ikastaroa antolatu du, urteroko legez. Bi atal izango ditu, bat teorikoa eta bestea praktikoa. Aurreneko atala, arlo teorikoarena, otsailaren 21ean izango da, asteartearekin, Erbie elkartean, 15...
Ramon Aseginolaza.
Gabiriako Erbie elkarteak sagarrondoei buruzko oinarrizko ikastaroa antolatu du, urteroko legez. Bi atal izango ditu, bat teorikoa eta bestea praktikoa.
Aurreneko atala, arlo teorikoarena, otsailaren 21ean izango da, asteartearekin, Erbie elkartean, 15:00etan hasita. Gabino Muruak emango du, eta lau-bat orduko iraupena izango du. Bes-teak beste, txertagai edo patroi ohikoenak (frankoa, MM9, M106…), tratamenduak, ongarriak, inausketa eta txertaketa landuko ditu.
Saio praktikoa biharamunean izango da, otsailaren 22an. Ramon Aseginolaza idiazabaldarrak emango du, Idiazabalgo Kalbario baserriko sagastian, 15:00etan. Eguraldi txarra bada, atzeratu egingo da.
Ikastaroan parte hartzeko izena eman behar da (679 972 372).