Legazpiko bandak gonbidatu du bere 150. urteurrenean

Legazpiko Musika Bandak 150 urte beteko ditu aurten. Izan ere, Legazpikoa Gipuzkoako banda zaharrena da. Jesus Castillejok zuzentzen du orain 22 urte, legazpiarra bera. Urteurrenaren ospakizunen egitarauaren baitan kokatu dute etzi, 13:00etan, Araiako Musika Bandaren emanaldia. Iaz Legazpiko Bandak Araian (Araba) jo zuen. Lotura estua izan dute betidanik, lotura hori Legazpira lanera etorritako arabarren eta legazpiarren artean sortutako harremanetatik dator. Urtero elkartu dira han edo hemen, etenik gabe kasik.