Beasaingo Udalak elkarretaratzea deitu du bihar, asteartean izandako indarkeria matxista kasua salatzeko
Beasainen emakumeen aurkako indarkeria matxista kasu berria gertatu zen asteartean: Beasaingo emakume batek salaketa jarri zuen Ertzaintzan bere bikoteak egindako erasoagatik. Ertzaintzak zehaztu duenez, bikotea inputatu egin dute.
Indarkeria matxista kasua salatzeko bihar, 19:00etan, Loinazko San Martin plazan, elkarretaratze isila deitu du Beasaingo Udalak, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egin diete. “Beasaingo Udalak, generozko edozein motako erasoaren aurrean bere gaitzespena adierazten du irmoki eta herritarrak honelako erasoak salatzera gonbidatzen ditu”.