Oiduiko txabola, suak kiskalita.
Oiduegiko borda sute batek erabat kixkali ondoren, EH Bilduk diru-partida bat bideratzeko eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari, txabola berritu eta “egungo erabiltzaileen proiektuak berriz ere aurrera” egin dezan. Aralarko pisten proiektuak sortu duen tentsio dinamikatik ateratzeko, “aldundiaren jarrera aldaketa ezinbestekoa” dela uste du koalizioak, eta “parke naturalaren kudeaketa zuzena” bermatu behar dela azaldu du.
Xabier Olano eta Judit Garcia batzarkideek presazko ebazpen-proposamena erregistratu zuten atzo Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Bertan, Enirio-Aralar mankomunitatera bideratutako diru partida handitzea eskatu diote erakundeari. Zantzu guztiek, txabola “sua nahita eragindakoa” izan zela diote; hala, erasoa “oso larria” dela eta “gure lurraldean areagotzen ari den tenkatzearen ondorioa” dela azaldu dute. Izan ere, EH Bilduren ustez, “Aralarko parke naturalean 20 kilometroko bideak eraikitzeko asmoak krispazio sozial handia” sortu du azken hilabeteetan, pisten aldekoen eta aurkakoen artean.
EH Bilduk aukreztutako ebazpen-proposamenaren bidez, “borda erre izana” salatu eta elkartasuna adierazi dieta bai Zaldibiako mendizale elkarteko kideei eta baita “Aralar bizi eta maite duten gipuzkoar guztiei” ere. Era berean, EAJ eta PSE alderdiei ebazpen hori babes dezatela eskatu diete, eta “elkarrizketarako deia” egin diote Gipuzkoako Foru Aldundiari, “gatazka ez baita bide egokia Aralarko parke naturalak behar duen babesa” bultzatzeko eta “etorkizunerako irtenbide jasangarriak” bilatzeko.