Institutuaren 50. urteurreneko bazkarirako txartelak salgai jarri dituzte
Joxe Mari Iparragirre institutuak 50 urte bete ditu eta apirilaren 1ean herri bazkaria egingo dute urteurrena ospatzeko. Bazkaria Ederrena pilotalekuan izango da. Txartelak dagoeneko salgai jarri dituzte, 25 eurotan: Urretxuko
Joxe Mari Iparragirre institutuak 50 urte bete ditu eta apirilaren 1ean herri bazkaria egingo dute urteurrena ospatzeko. Bazkaria Ederrena pilotalekuan izango da. Txartelak dagoeneko salgai jarri dituzte, 25 eurotan: Urretxuko Buhame, Zona Zero eta 33 tabernetan, Zumarragako Saski eta Hirukian eta Legazpiko Katilu eta Laubiden.