Sahararako elikagai bilketa arrakastatsua izan da Mutiloan
MUTILOA // Urtarrilean Sahararen aldeko Euskal Karabanarako elikagai bilketa egin dute Mutiloan. Guztira 288 hegaluze lata, 146 sardina lata, 48 kilo azukre, 56 kilo lekale, 72 kilo arroz, 74 kilo pasta eta bi kaxa handi konpresa pilatu dituzte. Muti...
MUTILOA // Urtarrilean Sahararen aldeko Euskal Karabanarako elikagai bilketa egin dute Mutiloan. Guztira 288 hegaluze lata, 146 sardina lata, 48 kilo azukre, 56 kilo lekale, 72 kilo arroz, 74 kilo pasta eta bi kaxa handi konpresa pilatu dituzte. Mutiloako Udalak mutiloarrek erakutsitako elkartasuna txalotu eta bereziki eskertu nahi du. Kaxak Donostiara eraman eta handik irtengo da Saharara aurtengo XIII. Euskal Karabana.