Zaldibiako Gazte Asanbladak otsailerako prestatu duen kultura egitarauan, bihar goi mailako kontzertua entzun ahalko da, Zaldibiako antzokian (22:30ean; sarrera: 6 euro). Zea Mays talde bilbotarrak Harro diskoko piezak joko ditu, baita entzutetsu bihur...
![Zea_Mays](http://goierri.hitza.eus/site/files/2017/02/Zea_Mays.jpg)
Zaldibiako Gazte Asanbladak otsailerako prestatu duen kultura egitarauan, bihar goi mailako kontzertua entzun ahalko da, Zaldibiako antzokian (22:30ean; sarrera: 6 euro). Zea Mays talde bilbotarrak
Harro diskoko piezak joko ditu, baita entzutetsu bihurtu dituzten klasikoak ere.
Aiora Renteria abeslaria buru duela, Zea Maysek 20 urte beteko ditu aurten.
Harro zortzigarren diskoarekin ospatu dute urtebetetzea, Dave M. Allen ekoizle ingelesak goxatutako 15 abestirekin.
Aurretik Ero taldeak joko du. Goizean, 10:00etan, Oiduegira mendi buelta egingo dute.