Joxemari eta Ibai Urbieta aita-semeak nagusi Argi-Berriko mus azkarrean
Asteburuan jokatu dute Argi-Berri elkartearen 40. mus txapelketa azkarra, Ordizian. Guztira, 38 herritatik etorritako 94 bikotek parte hartu dute bertan. Gehienak goierritarrak baziren ere, asko izan dira Gipuzkoako toki ezberdinetatik etorritakoak; baita bikote nafar batzuk ere.
Finalean, Larraulgo Joxemari eta Ibai Urbieta eta Beasaingo Rufino eta Jose Miguel Hernandez aritu ziren aurrez aurre. Azkenean, Larraulgo aita-semeek jantzi zuten txapela. Aurreneko zortzi bikoteentzat eta lehen emakume, herritar eta elkarteko kideentzat ere izan ziren sariak.
SAILKAPENA
- Joxemari Urbieta – Ibai Urbieta (Larraul)
- Rufino Hernandez – Jose Miguel Hernandez (Beasain)
- Igor Baez – Peio Santos (Idiazabal)
- Iñaki Iraola – Iñaki Arizaga (Getaria)
- Asensio Elosegi – Joxe Ramon Usabiaga (Asteasu)
- Aitor Zialtzeta – Joseba Zinkunegi (Asteasu)
- Alejo Garcia – Jesus Ramos (Ordizia)
- Nikolas Zurutuza – Aitor Calvillo (Ordizia)
- Herriko bikoterik onena: Alejo Garcia – Jesus Ramos (Ordizia)
- Elkarteko bikoterik onena: Nikolas Zurutuza – Aitor Calvillo (Ordizia)
- Lehendabiziko emakumea: Mari Jose – Joxpi (Lazkao)