Zumarragako Beloki pilotalekuan jokatutako bi kanporaketetako bat. // Argazkia: Carlos Mediavilla
Emakumeen Master Cup pilota txapelketako final laurdenak jokatu dituzte asteburuan, Zumarragako Beloki pilotalekuan. Lehen mailako bi partida jokatu dituzte, binaka. Aurrenekoan, Oihana Unanue (Ordizia) eta Nagore Aramendi (Azpeitia) aritu ziren Lucia Fonseca (Asturias) eta Iratxe Ibarra (Markina) bikotearen aurka. Unanuek eta Aramendik 18-9 irabazi zuten.
Bigarren final laurdeneko partidan berriz, Arrate Bergara (Tutera) eta Alba Martinez (Baños de Rio Tobia) 18-14 nagusitu zitzaizkien Marri Unanueri (Azpeitia) eta Nagoa Agirreri (Zestoa).
Horrenbestez, Zumarragan irabazitako bi bikoteak final aurrekoetarako sailkatuko dira.
- Carlos Mediavillaren argazkiak: