Alegiko kanporaketan etxeko taldea kantari, atzean Aizkorpe taldekoak dituztela. // Argazkia: Felix Irazustabarrena
Herriarteko Bertso Txapelketako aurreneko saioak izan dituzte asteburuan?Goierriko bi taldek. Osinaldek hasera ona eman dio lehiaketari, Zarauzko saioa irabazita.?Txanponaren beste aldean daude ordea Aizkorpe taldekoak, Alegiako estreinaldian etxeko taldea baino gutxiago izan ziren eta.
Gabiriako?Osinalde taldeko Aratz Igartzabalek azaldu duenez, «maila onean» joan zen Zarauzko Putzuzulo gaztetxeko saioa, goia jo ez bazuen ere. Hitza ote Hitza taldekoak?«egurrean» hasi zirela azaldu du gabiriarrak, baina gero buelta ematen jakin zuten. Formatua «oso azkarra» dela azaldu du, eta saioa «konturatzerako» bukatu zitzaiela. Azkenean, «epaileen iritziz gehiago» izan zirela azaldu du, eta Gabiriako taldeak 17-7 irabazi zuen.
Segura eta Ataungo bertsolariak biltzen dituen?Aizkorpe taldeak ez zuen halako zorterik izan.?Alegiako gaztetxean aritu ziren, Zazpi?Astoren?Gainean etxeko taldearen kontra. Giro ederra izan zen eta ikus-entzuleek makina bat parre egiteko aukera izan zuten. Alegiarrek, 15-9 irabazi zuten saioa.
Bi taldeek, ligaxka moduan bigarren saio bat jokatu beharko dute, multzo bakoitzeko hirugarren taldearen aurka.
Asteburuan bi saio Goierrin
Datorren asteburuan, herriarteko txapelketako bi saio egingo dituzte Goierrin. Ostiralean, Urretxu-Zumarragako gaztetxean, Si mi mi mi sol etxeko taldea eta Lasarte-Oria taldeak ariko dira aurrez aurre, 23:00etan hasita. Larunbatean berriz, Legazpiko Lekanazpi elkartean, Bertso Olariak eta Erniarraitz 1 taldeak lehiatuko dira; bertso-afari formatua izango du saioak, eta 20:00etan hasiko da afaria.