Legazpiko musika eskolan batzar orokorra egin berri dute. Datozen erronken artean, eskola Agirre-Etxeberrira eramatea da azpimarragarriena. 358 bat ikasle dituUrteko asanblada orokorra egin dute Legazpiko Doinua musika eskolan. Iazko memoria eta kontue...
Legazpiko Doinua musika eskolak urteko batzar orokorra egin berri du. Aito Madina zuzendariak etorkizuneko asmo eta erronken berri eman du.
Doinuako zuzendaria zara orain 12 urte. Musikaria zara. Zein da zure musika tresna?
Txistularia naiz, 8 urterekin hasi nintzen txistu munduan. Oñatiko Txistulari Bandako zuzendaria naiz orain 25 urte.
Oñatiko Musika Eskola ere zuzentzen duzu. Zer daukazu zuzendaritzarekin?
Beti gustatu izan zait. Garai ba-tean musika eskolen funtzioa zein den oso garbi ikusi nuen, agian gaztea nintzelako. Doinua musika eskolako kudeaketan eta proiektu baten barruan sartu nintzen zuzendaritza hartu nuenean.
Oñatiko eskolan bi egun eta pixka bat gehiagoz eta Legazpikoan hiru egunez aritzen naiz. Lanaldia osatzeko toki batean baino gehiagotan jarduten dira musika irakasle asko eta asko.
Nolakoa da Doinua musika eskola?
Ilusio berezia egiten dit Doinua musika eskolaren presentzia zabaltzen joan izanak. Eskolan dagoen gaztetasuna, prestakuntza, aberastasuna… neurri batean hemendik ateratako musikariek, beste talde batzuetara musikari gisa doazenek edo irakasle moduan hainbat eskolatan daudenek barreiatu dute.
Ez da laburra Doinuan egin duzun bidea. Zer ez daukazu saltzeko?
Eskolaren sorreran Xabier Barriola, Arantxa Rodriguez, Mari Kruz Bereziartu eta Maite Franko egon ziren. Fundatzaile horietako bik lan bikaina egin dute eskolaren ibilbidean eta orain irakasle etaparen amaieran daude. Eskertzekoa da beraien inplikazioa, eskola nola maite duten eta prestatu dituzten ikasleak –Marta Zabaleta, Unai Castañares…–. Xabier Barriolaren laguntzeko prestutasunari ere azpimarra egingo nioke.
Egoitza aldaketaz gain, zeintzuk dira zuen eskolaren erronka handiena?
Arlo pedagogikoan eskolako ikasle kopuruari eustea, eskaintza erakargarria egitea eta etorkizunera begira metodologia egokitzen joatea.
Euskal musika tresnen eskaria behera doa Doinua eskolan
Urteko asanblada orokorra egin dute Legazpiko Doinua musika eskolan. Iazko memoria eta kontuen berri eman dute eta espezialitateen azterketa egin ere. Aitor Madina Doinuako zuzendariak musika tresna batzuen eskariak gora, eta beste batzuenak behera egin duela adierazi du, «euskal tresnetan beherakada sumatu dugu, akaso ez dira horren erakargarriak». Urtetik urtera eskaintza zabalduz doa eta perkusioak zein haize musika tresnek gero eta arrakasta gehiago daukate. 358 ikasle ditu.
Madinak dioenez, «pena bat da euskal musika tresnen beherakada, ekintza askotan parte hartzeko ezinbestekoak direlako: dantza erakustaldiak, Gabonak, jaiak… Garai batean militantzia puntu bat bazuen txistua jotzeko grinak, badirudi hori aldatzen ari dela».
Ekonomikoki Doinuaren kontuak «osasuntsuak» dira gaur-gaurkoz. Jabetza guraso elkarte batena da, hain zuzen guraso talde batek bultzatuta sortu baitzuten 1979an. «Jabetzak finantziazioan eragin handia dauka, erakundeek bestelako tratamendua ematen digute. Epe laburrean ez da aldaketarik egongo, baina luzean jabetzan edo finantziazioan aldaketak egongo dira; akaso guk ez ditugu ikusiko».
Egoitza berria
Aspaldian ari ziren Doinuakoak egoitza berri bila Saturnino Telleriako eskolan muga bat baino gehiago dutelako, hala nola, zaratak bizilagunei egin ahal dien enbarazua, «honezkero, zarata dela-eta perkusioko ikasleek saioak plazako lokaletan egiten dituzte».
Orain hamabost egun musika eskolaren egoitza berriaren lanak ikustera joan zen Agirre-Etxeberrira, Patrizio Etxeberriarena izandakoa, eta «oso aurreratuta» daudela dio. Kantina izango du eta orain egokitzen ari dira: igogailua jartzen eta irisgarritasuna bermatzen, besteak beste. Iraileko aldaketa nola egin zehazteko batzorde bat eratuko dutela aurreratu du Madinak.