Itxaso Sainz de la Mazak piano errezitaldia du igandean Igartzan
Igartza Musikaren programaren barruan bigarren kontzertua izango da igandean, 19:00etan, Igartzako jauregian; Itxaso Sainz de la Maza bizkaitar gazteak piano errezitaldia eskainiko du. Leioan (Bizkaia) jaioa da Sainz de la Maza, 1992an. Leioako Kontser...
Igartza Musikaren programaren barruan bigarren kontzertua izango da igandean, 19:00etan, Igartzako jauregian; Itxaso Sainz de la Maza bizkaitar gazteak piano errezitaldia eskainiko du.
Leioan (Bizkaia) jaioa da Sainz de la Maza, 1992an. Leioako Kontserbatorioan Lidia Poblacion eta Laura Nardi irakasleen eskutik murgildu zen musikaren eta pianoaren munduan. 2010ean Bartzelonako Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolan hasi zituen bere goi mailako ikasketak, Vladislav Bronaevetzky piano jotzailearekin. Gaur egun Suitzan bizi da. Luzernako Hochschulefur Musik erakundean dabil Hiroko Sakagami piano jotzaile japoniarra irakasle duela.
Ikasketak aurrera eramateko erakunde desberdinetatik laguntza ekonomikoak eta bekak jaso izan ditu. Hala nola, Beka Dow Chemical, Konservatoriumsverein Luzern eta Bizkaiko Foru Aldundiarena.
Sari ugari jasoa da, etxean zein nazioartean: Donostiako piano lehiaketa, Cesar Uceda lehiaketa, Euskadiko Musikari Gazteen lehiaketa, Sintsev Saria… Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin, Esmuceko Orkestra Sinfonikoarekin eta Leioako Gazte Orkestrarekin bakarlari gisa aritu da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.