Hotz Legazpiko kideek eta Euskal Herriko Itsas Salbamendu Humanitarioko ordezkariek parte hartuko dute

Legazpiko Beti Gazte elkarteak hitzaldia eta dokumental emanaldia egingo ditu bihar, 19:00etan, kultur etxean. Hitzaldian Hotz Legazpi errefuxiatuei laguntza bidaltzeko bertan sortutako taldeko kideek taldearen jardunaren berri emango dute. Euskal Herriko Itsas Salbamendu Humanitarioko ordezkariak ere bertan izango dira eta Greziako Chios irlan egiten duten lanaren berri emango dute. Bi hitzaldien artean Javi Julio fotokazetari donostiarrak errealizatutako
Wait just wait dokumentala emango dute.