Ezkioko alkate berria izendatuko dute, iluntzeko plenoan
EZKIO // Sei urtez Ezkio-Itsasoko alkate izan eta gero, Garikoitz Aiestak dimisioa eman zuen duela hilabete inguru. Erabakia, Ezkioren eta Itsasoren arteko banaketarekin batera iritsi da, eta Ezkiok ere, udal taldea osatu du. Joseba Etxezarretak hartuk...
EZKIO // Sei urtez Ezkio-Itsasoko alkate izan eta gero, Garikoitz Aiestak dimisioa eman zuen duela hilabete inguru. Erabakia, Ezkioren eta Itsasoren arteko banaketarekin batera iritsi da, eta Ezkiok ere, udal taldea osatu du. Joseba Etxezarretak hartuko du Aiestak utzitako tokia, azken osoko bilkuran azaldu dutenez. Kargu hartzea gaur egingo duten ezohiko osoko bilkuran gauzatuko da, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan.