ELA, LAB eta CCOOko ordezkariek auto-karabana egin dute Jasoko langileei elkartasuna adierazteko
Itsasondoko Jaso Industrial enpresako langileek greba partzial mugagabean 50 egun egin dituzte gaur. Hori dela eta, eskualdeko ELA, LAB eta CCOO sindikatuetako ordezkariek, «Itsasondoko Jaso Industrial enpresako langileei elkartasuna» adierazteko, auto-karabana egin dute, Beasaindik hasita.
Beasainen dagoen Bernedoko aparkalekutik 09:30ean atera dira. 30 kotxe inguru eta 50 bat pertsona. Beasaindik, Ordiziara joan dira, handik Itsasondora eta Legorretako Berostegi auzoan kotxeak utzi eta manifestazioa egin dute, oinez, Itsasondoko Jaso Industrial enpresaraino. Enpresaren parean dagoen zelai txiki batean, sindikatuetako ordezkariek manifestazioan eramandako pankarta jarri dute, «langileak duintasunez, 50 egun borrokan» leloarekin. Langileak, «pozik» agertu dira hiru sindikatuetako ordezkariek egindako auto-karabanagatik.
Abenduaren 1ean hasiz zituzten hasi zituzten Itsasondoko Jaso Industrial enpresako langileek mobilizazioak, “hitzarmen duin baten alde”. Bihar, 10. manifestazioa egingo dute Ordiziako azokan.