Iztueta eta Intxausti nagusi Liztormendi elkarteko mus lehian
Zeraingo Liztormendi elkarteko mus txapelketa jokatu dute pasa den asteburuan. Bi herritar, Joan Mari Iztueta eta Raimundo Intxausti izan dira irabazleak. Finalean, Iraitz Iparragirre eta Jon Ander Hombre izan zituzten aurkari. Guztira, 23 bikotek parte hartu dute aurtengo saioan.
Tute txapelketa
Musaren ondoren, tutearen txanda izango dute Liztormendi elkartean. Izan ere, tute txapelketa antolatu dute larunbaterako. 16:00etan hasiko da lehia, eta jokoan txapelak, sariak eta zortzi onenentzako afaria izango dira.