Osinalde taldeak etxean kantatuko du bihar, herriartekoan
Herriarteko txapelketaren hirugarren jardunaldia egingo dute asteburuan, eta Goierriko hiru taldek izango dituzte saioak. Gabiriako Osinalde taldea etxean ariko da; Urretxu-Zumarragako bi taldeek, aldiz, eskualdetik kanpoko saioetan kantatuko dute.
Gabiriako saioa bihar izango da. Bertso-afaria formatuan egingo dute, 21:00etan hasita. Etxeko taldea, Añorgako hirukoaren aurka ariko da.
Urretxu-Zumarragako bi taldeek ere saio bana egingo dute. Potoshop taldea Oiartzungo Girizia Elkartean izango da, 20:30ean hasita; Oiartzungo Martzelina taldearekin ariko dira aurrez aurre. Ordu berean hasiko da Aia ta kitto eta Sol mimimi Sol (Urretxu-Zumarraga) taldeen artekoa, Aiako Andatza auzoko Uhartemuño elkartean.