Zotzekin zubiak egin dituzte Goierri Campuseko ingeniaritza ikasleek
Bigarren urtez jarraian, antzerako planteamenduari erantzun behar izan diote ingeniaritzako lehenengo mailako gazteek. 45 ikasleren artean, taldeka, bederatzi zubi-maketa eraiki dituzte eta denek lortu dute ezarritako gutxieneko karga kopuruari eustea.