Aurretiazko botoa eman ahalko da Legorretako hondakin bilketaren inguruko galdeketan
Legorretako Udalbatzak herrian galdeketa egitea erabaki zuen, hondakinen gaikako bilketari buruz herritarroi iritzia jasotzeko helburuz. Dagokion deialdia egin ondoren martxoaren 12an egingo da herri galdeketa.
Botoa emateko bide desberdinak daude; galdeketaren egunean bertan botoa ematea da bat. Udaletxean bertan jarriko dute mahaia, 09:00etatik 20:00etara. Aurretiazko botoa eman nahi duenak, Udal idazkaritza kontuhartzailetzan egin ahal izango du, martxoaren 2tik 8ra, 09:00etatik 13:30tara. Ezinduek botoa emateko, medikuaren ziurtagiri ofiziala aurkeztu behar da Udal idazkaritza kontuhartzailetzan, martxoaren 2tik 8ra, 09:00etatik 13:30tara. Azkeneko kasu horretan, martxoaren 12an, galdeketaren egunean, mahaiko kideak eskatzailearen etxera joango dira botoa jasotzera.
Argibide gehiago nahi izanez gero, herri batzarrak egingo dira udaletxeko batzar aretoan. Bi bilera egingo dira; Asteazkenean, hilak 1, euskaraz 18:00etan eta gaztelaniaz 19:00etan eta datorren astelehenean, hilak 6, gaztelaniaz 18:00etan eta euskaraz 9:00etran.