Autodefentsa feminista tailerra egingo dute Legorretan
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, autodefentsa feministako tailerra antolatu du Legorretako Berdintasun Taldeak. Martxoaren 11n, zortzi orduko saioa izango da, goiz eta arratsaldez, Kultur Etxean.
15 urtetik 30 urtera bitarteko emakumeentzat izango da tailerra. Doakoa izango da, baina izena eman behar da aldez aurretik. Horretarako, alkatea@legorreta.eus helbidera idatzi edo 688 715 999 telefono zenbakira whatsapp bat bidali beharko dute interesa dutenek. Martxoaren 3a izango da izena emateko azken eguna.