Familia bereko lau kide, atzo, Ormaiztegiko Sahara Krosean. Arg.: Anjel Elortza
Juanjo Igartzabal zumarragarrak eta Izaro Rubio ordiziarrak irabazi dute Salem Hach Embareken Oroimenezko XI. Sahara Krosa Ormaiztegin. Igartzabalek 33:12ko denbora behar izan du 10 kilometroko ibilbidea osatzeko, eta haren atzetik, Asier Martinez (34:10) eta Miguel Angel Encina (34:13) sailkatu dira. Rubiok, aldiz, 38 minutu eta 37 segundoan osatu du ibilbidea, Lurdes Colomok bigarren sailkatuak 39:14an eta Eguzkiñe Zabaleta hirugarrenak 40:45ean. Guztira 155 korrikalarik parte hartu zuten atzoko krosean, 137 gizonezkok eta 18 emakumezkok.
Aurtengo edizioaren berritasuna kros laburra izan da, 5,4 kilometrokoa. Gaizka Sarasola izan da onena mutiletan (17:49) eta Arantxa Atxukarro nesketan (23:29). Gizonezkoen podiuma Adrian Pajaresek (18:03) eta Andoni Saldiasek (18:21) osatu dute, eta emakumezkoena Naia Lopezek (24:08) eta Arantxa Zapatak (27:02). Denera 52 lasterkari elkartu ziren, 29 gizonezko eta 23 emakumezko.