Joxe Azurmendi zegamarrak 'Hizkuntza, Nazioa, Estatua' liburua aurkeztuko du bihar
Joxe Azurmendi filosofo eta idazle zegamarrak Hizkuntza, Nazioa, Estatua liburua aurkeztuko du bihar, 11:00etan, Donostiako Elkar aretoan (Fermin Calbeton, 21). Ekitaldian Xabier Mendiguren editoreak ere parte hartuko du. Asteazkenean, berriz, liburuari eta gaiari buruzko solasaldia egongo da Martin Ugalde Foroan (Andoaingo Martin Ugalde parkean). Ekitaldia 19.00etan hasiko eta eta gidari lanak Lorea Agirrek egingo ditu.
Liburu honetan Azurmendik hizkuntzari, nazioari eta estatuari eta haien arteko harremanei buruzko hausnarketa egin du. Ez da erudiziozko saio akademiko bat. Bere helburua gaiaz interesa dutenekin elkarrizketa sustatzea da: ez polemika bilatuz, baina eztabaidari ihes egin gabe; historiaren argitan, baina etorkizunari begira.